Gaztel Mantxak makrogranjak handitzea eta sortzea debekatu du 2025era arte, polimika handien onodrioz

PSOEren gehiengoari esker eta PPren eta CSren aurkako botoekin, Gaztela-Mantxan ezin izango dira makrogranjak ezta luzatu ezta berriak ireki ere, 2024ko abenduaren 31ra arte. Araudi hau Alberto Garzonek makro-ustiategi mota honetako esportazioetan Espainiako haragiaren kalitateari buruz hasitako polemikaren ostean dator, eta hain zuzuen, Kontsumo ministroaren kritikaren ondorioz.

Dauden makro-ustiategien luzapenak ere ez dira baimenduko, nahiz eta minda tratamendura, balorizaziora eta bereizketara egokitzeko “sistema teknologiko egokiak” dituzten txerri-ustiategiak baimentzeko aukera zabalik geratu den.

Horrela, araudia ezartzen da Ingurumen Baimen Integratua behar duten txerri-haztegiko proiektuetarako, zehazki 2.000 burutik gorakoak diren guztientzat, eta ez dira izapidetuko zenbateko hori zabaldu nahi duten lehendik dauden beste industria-espazioen proiektu edo aldaketa berririk.

Eskualdeko Ekonomia Zirkularraren Legea aldatzea dakarren moratoria hau talde sozialistak Gaztela-Mantxako Zerga eta Administrazio Neurrien Legearen aurreproiektuari aurkeztutako zuzenketa gisa izapidetu da.

https://www.elmundo.es/economia/ahorro-y-consumo/2022/01/13/61e05584fc6c8371338b45ce.html

By Iker

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude