Ineoseko txirrindulariak talka egin du autobus baten kontra Kolonbian entrenatzen ari zenean

Egan Bernali ebakuntza egin diote, politraumatismo toraziko eta zerbikalak du, astelehen honetan Cundinamarcan (Kolonbia) entrenatzen ari zenean izan duen istripuaren ondorioz. Bernalek talka egin zuen autobus baten aurka, taldekideekin batera entrenatzen zebilenean.

Chia hiriko La Sabana Klinikara eraman zuten istripuaren ostean. Egan Bernal ebakuntza-gelatik pasa zen politraumaismo torazikoa eta zerbikala du, toraxeko trauma itxia, muskulu eskeletikoko trauma eta behealdeko gorputz-adarreko traumaz gain.

Poliziak istripuari buruzko xehetasunak eman ditu: “Txirrindularia autobusaren noranzko eta bide beretik joan da, ez du ikusi ibilgailuak egin duen maniobra, eta talka egin du autobusaren atzealdearekin”. Hurrengo 72 orduetan izango duen eboluzioa garrantzitsua izango da. Halere, errehabilitazioa lehenbailehen hasiko dutela adierazi dute ere.

https://www.eitb.eus/eu/kirolak/txirrindularitza/osoa/8604688/egan-bernalek-istripua-izan-du-kolonbian-entrenatzen-ari-zela-autobus-baten-kontra-talka-eginda/

By Benat

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude